Euskal kulturaren eskutik, azken traka

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 16a, 02:00

ARGAZKI ALBUMA - San Antonio jaiak 2019

Nobedaderik ez, baina xarma faltarik ere ez du izango, San Antonio jaien azkeneko egu­nak, Ereñotzun. Euskal kultu­raren eskutik agurtuko dituzte festak, ohiko lau ekintzarekin.

Pelota partiduekin hasiko dute eguna, eskuzko bi partidu erakargarrirekin; eta sagardo dastaketa izango dute segidan. Arratsaldean, berriz, Gipuz­koa­ko Aizkolarien bigarren mai­la­ko finalaurrekoa ekarriko du­te Ereñotzura. Eta buka­tze­ko, ohi bezala, maila haundi­ko bertso saioa prestatu dute.

GAUR, igandea

08:30etan, Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.

11:30etan, Pelota partiduak: 

-Emakumeak eskuz: Espinar-Mendizabal/Ruiz de Larramendi-Ruiz de Larramendi

-Gizonak eskuz: Murua-Lizeaga/Arrieta-Apezetxea

12:00etan, Sagardo Probaketa plazan, Ur-Mia elkarteak antolatuta. Sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.

16:30etan, Gipuzkoako Aizkolarien 2garren mailako finalaurrekoa. Gipuzkoako Herri Kirol Fede­ra­zioak antolatuta, Frontoian. Sarrera: 10 euro.

19:00etan, Bertso jaialdia: Maialen Lujan­bio, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre eta Miren Amuriza.

Ondoren, errifaren zozketa eta jaien amaiera suziriak jaurtiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!