Azkoitiak Hernani kanporatu du

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Hernani  ez da egongo gomaz­ko paletako Herriarteko Txa­pel­ketaren finalean. Ostegu­ne­an, bi eta bat galdu zuten zu­ten palista hernaniarrek Az­koi­tian. Lehenengo parti­du­an 19 eta 20 irabazi zuen Her­na­nik. Binaka,  20 eta 12 galdu zu­ten hernaniarrek eta 20 eta 11 galdu zuen Hernanik zazpi barruan. 

Orotara, lau eta bi irabazi du Azkoitiak, Hernanin ere bat eta bi irabazi baitzuen. Guztira, aldeko 109 tanto pilatu dituzte herritarrek, eta 81 herna­nia­rrek.


Bilbon Mendizabal eta Irazus­tabarrena, Customeko finalean

Bestalde, Irazustabarrenak eta Mendiza­ba­lek osatutako biko­teak Cus­to­meko Torneoko fi­nala jo­katuko du gaur arra­tsal­dean, Bizkaia frontoian Bilbon, 17:00­etan hasiko den festi­ba­lean. Bertan, Nagore eta Murga ara­barrak izango di­tuz­te aurkari  paleta larruz jo­ka­tzen den finalean. 

Txapelketa hau INN­PA­LA egitasmoak antolatzen du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!