Ostiralean, ekainaren 21ean, Gaztelekuko logo berria aurkezteko da eta gainera festa ere izango da arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ondoren, ekainaren 24tik aurrera, udako eskaintza bereziarekin hasiko dira. Ekainean ordutegiaren aldaketarekin dabil Astigarragako Gaztelekua: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara irekiko dute; eta ostiraletan, berriz, 16:30etatik 20:30etara.