Hernanialdeko AEK euskaltegiak uda honetan duen eskaintza banatuta dago ondorengo ikastaroetan. Aurrez aurreko ikastaroan: A1 maila (102 euro), 60 orduko ikastaroa da uztailaren 1etik 29ra; A2, B1, B2 edo C1 maila (136 euro); 80 orduko ikastaroa da uztailaren 1etik 29ra edo irailaren 2tik 27ra. Autoikaskuntza ikastaroak (267 euro): 76 orduko ikastaroa, uztailean eta irailean. Astean behin, mintza-saio bat gainerako ikaskideekin, bakarkako tutoretza-saio bat eta etxeko lan pertsonalizatuak. Euskaltegietan aritu diren ikasleei zuzendutako eskaintza; azterketak prestatzeko taldeak (53 euro): 30 orduko ikastaroak, uztailean edo irailean, B2B1 eta C1B2 mailak.