Harituz elkartearen eskutik, Sexu-indarkeriaren kontrako sareak ehuntzen jardunaldia burutuko dute astelehenean, etzi, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan. Goizeko 09:00etan hasita, arratsaldeko 18:30ak bitarte luzatuko da jardunaldia, Udako Ikastaroen egoitzan, Miramar Jauregian.
Matazak egitasmoa, oinarrian
Harituz elkartearen Indarkeria Sexistaren Aurkako Matazak egitasmoa dago oinarrian, Astigarragatik sortua, eta mundu osoan zehar hedatu dena. Uda Ikastaro honek «urrats bat harago joan nahi du»: «ezagutzaren bidez konpromisoa haunditzeko emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten indarkeria mota guztien kontra», azaldu dute antolatzaileek.
Hainbat gonbidatu, astigartarrekin
Harituz elkarteko Isabel Oterorekin batera, bertan izango dira hainbat aditu: Irantzu Varela, Arantza Campos, Esperanza Bosch, Pilar Vicente de Foronda, Ruth Sicilia Torres eta Virginia Imaz.
Sexu-indarkeriaren gaia aztertuko dute esparru profesional ezberdinetatik, gaiaren transberltsaltasuna islatuz jardunaldian.