Anbulatorioan asteartean izan zuten aukera, astigartarrek, odola eman edo organo donante egiteko. Odol emaileek ez zuten huts egin hitzordura, «odola ematea, beste pertsona batzuei bizi aukera bat ematea da eta. Zuretzat une bat baino ez da, baina askorentzat bizia» emaileen elkartetik gogoratzen duten bezala.