Ostegunean eman zien hasiera San Antonio jaiei Ozenki abesbatzak. Haiei jarraituz, harrijasotzaileak eta aizkolariak egon ziren, baita Iñaki Zelaia eta Aitor Mendiluze bertsolariak ere. Arratsaldean, giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten ereñotzuarrek. Lehenik Ttarla dantza taldearen eta Ereñotzuko dantza talden emanaldiekin, eta ondoren pelota partiduekin.
Ostiralean, Txirrita ikastolako, haur eta irakasleak izan ziren Ereñotzuko protagonistak, ikasturte amaierako jaialdia ospatuz.
Beñat Telleria eta Mikel Urra izan ziren osteguneko harrijasotzaileak. Iker Vicente eta Ruben Saralegi aizkolariak.
Puzgarriak, Bola Txapelketa eta beste hainbat ekintza, gaurkoan
Gaurko egunari hasiera emateko, puzgarriak jarriko dira etxeko txikientzat, frontoian, goizeko 11:00etatik 13:00etara.
Eguerdian geldialditxo bat egongo da, bazkaltzeko. Arratsaldean berriro martxa hartuko da, Toka eta Bola jokoak burutuz. Hernaniko Bola Txapelketari hasiera emanez. Arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara izango da. Jarraian, Funbox Factory bizikleta Freestyle erakustaldia egongo da futbol zelaian. Eta azkenik, gauari giroa emateko, Laiotz taldea izango da eszenatoki gainean, 20:00etatik 21:00etara eta 00:00etatik goizeko ordu txikiak arte.
Bihar, azken eguna
Bihar, eguna gogotsu hasteko, Hernaniko txistulariak diana joko dute bailaran barrena, goizeko 08:30etan, eta ondoren izango da meza, 10:00etan.
11:30etan, pelota partiduei emango zaie hasiera. Lehenengo, emakumeak eskuz, Espinar- Mendizabal, Ruiz de Larramendi- Ruiz de Larramendiren aurka. Eta gero, gizonezkoak eskuz, Murua- Lizeaga, Arrieta- Apezetxearen aurka. Ondoren, Sagardo Probaketa egongo da Plazan; jatekoak eta edatekoak izango dituzte, aukeran.
Arratsaldean jarraituko du festak, Gipuzkoako Aizkolarien finalaurrekoarekin. Eta 19:00etan bertsolariek girotuko dute auzoa: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre eta Miren Amuriza. Jaiei bukaera emateko, errifen zozketa egingo da eta suziriak botako dira.
Javier eta Pello garaile
Aurreko asteko ostiralean jokatu zen XXXIV. mus txapelketa, ekainaren 7an, Ereñotzuko Ur- Mia elkartean. Lehenengo postua, Javierrek eta Pellok lortu zuten. Bigarren postuari, Otañok eta Ezeizak eutsi zioten. Hirugarrean, Tutu eta Julian geratu ziren. Eta azkenik, Josebak eta Mikelek lortu zuten laugarren postua.