Hainbat kirol aktibitate, ostiralean eta datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Ikasturtea bukatzen ari da, eta dagoeneko familia gehienak ari dira hurrengo ikasturtean pentsatzen. Baita kiroldegia eta Mundarro Kirol El­kar­tea ere. Hala ere, aurretik ikasturte honi amaiera modurik ego­kienean eman nahi die, uda­­ko kirol egunean, aktibitate desber­di­­nekin ostiralean, ekai­naren 21ean, eta baita da­torren larunbata goizean, ekainaren 22an, saio irekian eta erakustaldian. 

Erakustaldi hauek gainera irekiak dira. Udako kirol egunaz ezagutzen dena ostiralean, ekainaren 21ean, hasiko da 17:00etan. Haur taldeak Zumba eta Jump Fit egingo dute. 17:15etan helduentzako Aireko Pilatesa gazteleraz antolatu da eta 18:00etan Jump Fit eta Strong by Zumba sai­oak. 18:15etan TRX egingo dute eta eguna amaitzeko 19:00­etan Cardiobox eta Ziklo Indoor. 

Ekainaren 21ean eta 22an udako kirol eguna antolatu da.

Bazkariarekin emango diote amaiera ikasturteari

Datorren larunbata, ekainak 22, egun berezia izango da ikasturtean zehar klaseak hartu dituzten ikasleentzat. Goizeko 11:30etan Hiit saioa egongo da eta indarberritzeko eta ongi pasatzeko aukera pa­regabea dute ikasturte amaierako bazkarian, 14:00etan.


Datorren ikasturterako ­ikastaroak gazteentzat ­kiroldegian

Bestetik dagoeneko familia gehienak ari dira hurrengo ikas­­turteari  begira. Baita ki­rol­degia eta Mundarro Kirol El­kar­tea ere. Aukerarik ez da falta, hainbat ikastaro aur­keztu baitituzte. 

Kiroldegian ikas­­taroak izango dira, bai eguerdian bai­ta arratsaldean ere: Zumba Kids, Jump Fit, AeroGym eta Ziklo Gaztea, hain zuzen.    

Mundarroko eskolak, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat

Mundarroko Eskolak ere badaude;?Lehen Hezkun­tzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat dira. Sei modalitate lantzen dira: eskubaloia, saskibaloia, atletismoa, judoa, pelota eta futbola. 


2019-2020 IKASTURTEA

Mundarroko Eskolak

- Eskubaloia (LH 3-6)

- Saskibaloia (LH 3-6)

- Atletismoa (LH 3/LH 4-5) 

- Judoa (LH 3/LH 4-6)

- Pelota (LH 3-6)

- Futbola (LH 3-4/LH 5-6)


Kiroldegiko eguerdietako jarduerak

- Zumba Kids (HH 4-5 eta LH 1-3)

- Jum Fit (HH 5-LH 1-3)

- AeroGym (LH 3- LH 4-6)


Kiroldegiko arratsaldetako jarduerak

- Zumba Kids (4-7 urte eta 8-12 urte)

- Jum Fit (5-8 urte eta 9-12 urte)

- Aero Gym (9-10 urte eta 11-12 urte)

- Ziklo Gazte (12-15 urte)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!