Herriarteko finalerdiak gaur Astigarragak, etxeko frontoian

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 14a, 02:00

Txapelketa bikaina egiten ari dira pelotari astigartarrak, Herriartekoan. Pasa den asteburuan Zestoa kanporatuta, finalerdietan dago.

Gaur jokatuko dute pelotariek, hain zuzen, finalerdietako aurreneko fasea; joaneko partiduak 19:00e­tan hasiko dira, etxean, Txomiñenean.

Aurkaria, Ataun izango da. Tolosa kanporatuta datoz ataundarrak, asko sufrituta. 

Finalerako sailkatzen de­nak, Azkoitia edo Azpeitia izango du aurkari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!