Atzo bota zuen txipinazoa Ozenkik San Antonioak hasteko, eta gaur gehiago izango da: 15:00etan Txirritako ikasleen emanaldia, 16:30etan haur jaialdia, 18:30etan Xoxoka eta Ereñotzuko gazteen harri tirako erakustaldia, 20:30etan Maialen Argote eta Irati Irurtzun trikitilariak, 21:00etan herri afaria, eta jarraian, trikitilarien bigarren saioa. Bukatzeko, Guda Dantza eta DJ DZ ariko dira gauean.