Bi zita jarri ditu Haritzalde elkarteak, Astigarragan, anfibio eta narrastiak ezagutzeko.
Bihar gauean izango da aurrenekoa, eta Dia supermerkatuaren aparkalekuan jarri dute hitzordua, 21:30etan. Bertatik, Hernaniko Epele auzora joango dira, anfibioak ikustera. Linterna eraman behar da.
Etzi, berriz, 09:00etan elkartuko dira Santiomendin, eta mendi buelta eginez, narrastiak ezagutuko dituzte.