Ekonomia feminista hizpide, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 13a, 02:00

Duela bi ikasturte jarri zuten martxan, Tratu Onen Mapa. Eta aurten, Tratu Onen Foroak antolatu dituzte, Mapan parte hartzen ari direnekin, eta par­te hartu nahi duten horiekin.

Gaur egingo dute ikasturte­ko azkeneko foroa, arratsaldeko 18:00etan Biterin: Zer da ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea? Zehazki, landuko di­tuzte ekonomia feministaren oinarriak, ariketa praktikoen bitartez; eta aurkeztuko dituzte, bailaran martxan dauden pro­zesuak, gaiarekin lotuta.

Gonbitea luzatu diete, Her­naniko hezitzaile, guraso, eragile eta herritarrei, «foroan el­kartu, gai garrantzitsu honen inguruan hausnartu eta tresnak eskuratzeko».

Mokadutxoak ere eskainiko dizkiete, bertaratuei.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!