Musika protagonista gaurtik, hiru gunetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 13a, 02:00

Gaur hasiko da Muttuai Fest jaialdia, Astigarragan, eta lau egunez, hogei emanaldi izango dira, herriko hiru gunetan: kultur etxearen kanpoaldean, Murgia Jauregian, eta Apeztegi plazan, hain justu.

Arratsaldeko 18:00etan ha­siko dira kontzertuak gaur. Nor­berto Almandoz Musika Es­ko­la­ko taldeak izango dira jo­tzen aurrenekoak, kultur etxean. Eta bertso saio musikatua ere izango da, bertan. Dama Bel­tza eta Latitud 43 taldeek, berriz, Murgian joko dute.

GAUR, osteguna

18:00, Kazkabarra, kultur etxean

18:30, Gabiltzanian, kultur etxean

19:00, Dama Beltza, Murgia Jauregian

20:00, Bertso saio musikatua, kultur etxean

21:00, Latitud 43, Murgia Jauregian

BIHAR, ostirala

18:00, Tolare, Apeztegi plazan

18:30, Eira, Apeztegi plazan

19:00, Apalatxe, kultur etxean

20:00, Maider Zabalegi, Apeztegi plazan

21:00, Ttakun, kultur etxean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!