Eduardo Elosegi Erdozia
Hernaniko Gure Esku
Honatx (laburbilduz) Gure Eskuk aurrera begira duen hainbat asmoren berri. Azken sei urteotan mobilizazio eta herri galdeketen bidez lortutako babes zabala gainditzea, eta erakunde publikoetan eragitea da asmo nagusia.
Autogobernu Ponentzia gauzagarria izango litzateke erabakitzeko eskubideaz libreki, inongo inposatze eta esku-sartzerik gabe balia bagintezke.
Autogobernu Ponentziak berebiziko eragina izanen du gizarte osoarengan.
Gure Eskutik, herritarrekin eta Herri Ekimenaren bidez, Erreferendum lotesle bat gauzatzea aldarrikatuko dugu. Arazoei irtenbide eta oinarri demokratikoa eman behar diegulako.
Asmo handiko erronka da geure buruari jarritakoa, eta inoiz baino garrantzitsuagoa izanen da herritarron babesa eta parte hartzea antolatuko ditugun ekimenetan.
Euskal Herri mailan Gure Esku talde indartsu bat lortzeko, bazkide kanpaina ere martxan jarriko dugu.
Hurrengo aroari hasiera emateko, ekainaren 13an Erreferemduma egizu posible lelopean solasaldia antolatu dugu, Ramon Zallo, Rafa Diez eta Luke Uribe-Etxebarriarekin. Biterin izango da, arratsaldeko 7etan. Bertan jakinaraziko ditugu Hernaniko Gure Eskuk emanen dituen hurrengo pausoak.