Kontzertu sorta zabalari hasiera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 12a, 02:00

Muttuai Fest antolatu dute Astigarragan, lau egunez; eta bihartik igandera, 20 emanaldi izango dira, hiru gunetan: kultur etxearen kanpoaldean, Murgia Jauregian, eta Apeztegi plazan. Honakoak dira biharkoak: Kazkabarra (18:00), Gabiltzanian (18:30) eta bertso saio musikatua (20:00), kultur etxean; eta Dama Beltza (19:00) eta Latitud 43 (21:00), Murgia Jauregian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!