Aurreko ostegunean aurkeztekoa zen Samara Velte kazetari eta idazlea, bere liburua: Nik sinesten dizut; bortxaketaren kultura eta San Ferminetako kasua. Baina atzeratu egin zen azkenean, eta etzirako jarri dute hitzordu berria, arratsaldeko 18:30etan Biterin. Liburuan, Manada auzia aztertzen du Veltek, ikuspegi kritiko batetik.