Ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu Hernaniko Igeriketa Taldeak, ekainerako. Eta joan den asteazkenean egin bazuten aurrenekoa, gaur izango da bigarrena, kiroldegian, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. 9 urtetik gorako neska-mutil guztiak azaldu daitezke, taldea ezagutu eta probatzeko, entrenatzaile eta igerilariekin batera. Nabarmendu dute, denentzat dagoela tokia taldean: lehiaketetan parte hartu edo ez, eta baita arazo fisikoak izanda ere.