Autodefentsa feminista tailerra larunbat honetan, «San Joan jaien aurretik»

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

San Joan jaiak gerturatzen ari direla eta, larunbat hone­tarako jarri du hitzordua, Her­naniko Bilgune Feminis­tak: autodefentsa feminista­ren inguruko tailer bat anto­la­tu nahi izan du, «San Joan jaien aurretik».

Izan ere, nabarmendu du: «eraso sexista eta matxistak etengabe eta gure egunero­ko­an jasaten ditugu, eta jaiak ez dira horren salbuespen». Eta adierazi du, jaiek «gizarte baten antolaketa eta balioak» islatzen dituztela, hain justu.

Hori horrela, larunbat goi­zerako antolatu du autode­fen­tsa feminista tailerra, hiru ordu eta erdikoa; 09:30etan hasi, eta 13:00ak arte.


Izenematea, aldez aurretik

Tailerrean parte hartzeko, hori bai, aldez aurretik eman beharko da izena. Horreta­ra­ko, mezua idatzi behar da, hel­bide elektroniko hone­ta­ra: hernanikotxokofeminista@gmail.com.

Edozein kasutan, irekia eta doakoa da saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!