Ekaineko bigarren saioa Astiguneak, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

Hiru saio antolatu ditu Astiguneak, ekainerako; eta horietako bigarrena, gaur arratsaldean egingo dute. Kultur etxean izango da, 16:00etan hasi eta 18:00ak arte. Bertan lantzen dituzte, emakumeek gorputza zein ahotsa indartu eta trebatzeko bideak, banaka eta talde gisa euren egoeraren jabe egiteko. Horretarako, baliatzen dituzte mugimenduak, komunikazio ez borti­tza, erlaxazioa eta sormena. Parte hartzeko, izena eman behar da, Udale­ko Berdintasun Sailean. Haurren zaintza zerbitzua ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!