Hernani Espainiako txapelketatik kanporatu dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

aRIANE Arrieta eta Amaia Ira­zustabarrena hernaniarrek gu­txigatik galdu zuten Espai­niako Trinkete txapelketako finalerdia, gomazko paletan, Iruñeako Mendillorri A taldearen aurka.  Mendillorriko trinketean jokatu zen finalerdia eta etxeko taldea pasa da finalera. 

Hernaniarrek ligaxkako partidu guztiak irabazi eta gero finalerdia juxtu galdu zuten 2-1. Lehenengo seta 15-10 galdu zuten, bigarrengoan partidua berdindu zuten 12-15 irabazi ondoren eta hirugarren setean erabaki zen partidua. Hor tanto bakarraren aldearekin, 10-9, galdu zuten Arrieta eta Irazus­tabarrenak finalerako sailkapena ezin lortuz. 

Bestetik, Amaia Irazusta­ba­rrenak INPNPALAk antolatzen duen Torneo Customeko finalerdia irabazi zuen. Finala as­teburuan jokatuko du Biz­kaia frontoian. 


Euskal Herrikoan, galdu Maitenan kontra

Trinketeko Euskal Herriko txapelketan zorte txarra eduki zuten hernaniarrek. Ligaxkako azkeneko par­tiduan, Gas­teiz­eko Astronomosen, Maite­na­ren kontra Araine Arrietak min hartu zuen eta erretitaru beharrean aurkitu zen bikote hernaniarra. Emaitza 30-5 izan zen eta laugarren amaitu dute ligaxka bigarrenarekin berdinduta puntutan. 


Topaketak palista gazteenak bildu zituen Tilosetan

Pasa den ostiralean giro bikainarekin ospatu ziren pala eskolako jarduerak. Tilosetan finalak jokatu ziren eta infantiletan Joana eta Alaitzek 25-17 irabazi zuten Laia, Nahia eta Aneren aurka. Alebinetan In­tza Arregik 15-10 irabazi zion June Ruizi eta infantiletan, teniseko pelotaz, Garazik lortu zuen garaipena, 15-10 Maia­lenen kon­tra. Aurretik neska ale­bi­nen topaketa ospatu zen eta etorritako guztiek saritxoa eraman zuten.

Pala eskolan aurten 15 nes­ka ibili dira kiroldegiko pilotalekuan eta topaketan ia denek parte hartu zuten, falta zirenak preludioko entseguan zeuden. 

Jo­lasak ere egon ziren eta bukaeran barrenean aritu zi­ren. Fa­milia argazkiak ere ate­ra zituzten, baita saridunak ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!