Txapela Urnietak ziurtatua du

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

promozio Txapelketaren fi­na­la larunbatean  jokatuko da eta gauza bat argi dago. Txa­pela Urnietara joango da bai edo bai, hiru herrikide sailkatu baitira finalera. Ansa II eta Arruartek bikote urnietarra osatzen dute eta Goikoetxea V ere bertakoa da. 

Ansa II eta Arruartek, Aldabe eta Larrañaga garaitu zituzten lehendabiziko finalerdian nahiko erraz, 24-35.

Bigarren finalerdian be­rriz Juanenea lesionatu egin zen 27garren tantoa egin zuenean. Beste tanto bat egin ahal izan zuen eta 28-26 jarri markagailuan aurretik, baina kantxa utzi behar izan zuen sorbaldan min hartuta. Jua­nenea eta Labaka beraz kanporatuak izan ziren eta Goi­koetxea V, urnietarra, eta Aizpuru III sailkatu ziren finalera 28-35 irabazita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!