Astigarraga Herriarteko finalerdietara sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

AStigarraga Herriarteko Txa­pelketan ibilbide bikaina ari da egiten eta finalerdietan dago jadanik. Finalaurdenetan Zes­toa kanporatu du 4-2ko emai­tzarekin. Joanekoan 2-1 irabazi zuten eta abantaila horrekin bidaiatu zuten Zes­toara. Buel­takoan ere emai­tza berdina errepikatu zen, 1-2 oraingoan, Asti­garragaren alde eta finaletik pauso batera geratu dira. Astigarragan gertatu bezala kadeteek eta nagusiek irabazi zituzten beraien partiduak eta jubenilek galdu egin zuten. Ondorengoak izan ziren emai­tzak: kadeteak 22-4 jubenilak 10-22 eta nagusiak 22-11.

Orain finalerdiak Ataunen aurka jokatuko dituzte eta fina­lera iristeko aukerak di­tuzte. Ataundarrek Tolosa kanporatu dute tanteoarengatik. Hiruna berdindu zuten, baina asko sufritu zuten bueltakoan eta gertu izan zuten buelta to­lo­sarrek. 


Azpeitiak Hernani kanporatu du finalaurdenetan

Beste finalerdia Azkoitiak eta Azpeitiak jokatuko dute. Azpei­tiarrak izan dira hain zuzen Hernani kanporatu dutenak. Inongo aukerarik ez zuten eman azpeitiarrek eta 6-0 irabazi zuten kanporaketa. Osti­raleko partiduak; 5-22 kadeteetan, 16-22 jubeniletan eta 19-22 nagusietan galdu zituen Her­na­nik. 

Asteburuan ere Hernaniko pilota eskolaren txapelketako finalerdiak jokatu ziren maila desberdinetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!