Ekainaren 22an egingo da aurten, Azeri Bila lasterketa. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, eta izen-ematea irekita dago interneten, www.kirolprobak.com eta www.rockthesport.com webguneetan. Hori, helduen kasuan. Izan ere, aurretik haur eta gazteen lasterketak ere egingo dira, eta hauek ere izena eman behar dute. Arratsaldeko 17:30etan Haur Hezkuntzakoen lasterketa egingo da (150 metro); 17:40etan, Lehen Hezkuntzako 1go eta 2garren mailakoena (300 metro); 17:50etan 3garren eta 4garren mailakoena (600 metro); 18:00etan 5garren eta 6garren mailakoena (1.200 metro); 18:10etan DBHko 1go eta 2garren mailakoena (2.400 metro); eta 18:30etan 3garren eta 4garren mailakoena, helduekin batera, baina ibilbide erdikoa (4.500 m). Hauek guztiek ere izena eman behar dute, eta dortsala hartu, doan, Atletismo Klubaren bulegoan, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 18:30etatik 20:00etara. Haur Hezkuntzakoek, hala ere, ez dute dortsalik behar.