Beste urte batez, 500 urte baino gehiago egingo du atzera Hernanik, Erdi Arora, hiru egunez. Ostiralean hasi eta igandera bitarte, herriko gune historikoan jarriko dute Erdi?Aroko Azoka.
Zehazki, Tilosetan eta Plaza Berrin jarriko dituzte postuak, mota guztietakoak, artisauen eskulangintza produktuekin, eta elikagaiekin.
Gainera, kale animazioa ere ez da faltako, hiru egunetan zehar: musika, antzerkia, akrobaziak...
Joan den urtean, 60 postu izan ziren azokan, makina bat tokitatik etorritakoak; eta taberna ere jarri zuten.
Udaberrira bueltan azoka, udara bukaeran beharrean
Aurreko bi urteotan udara bukaeran egin ondoren, lehengo datara bueltatuko da Erdi Aroko Azoka; udaberrira, hain zuzen ere. Hernani Errotzen elkarteak, Hernaniko Udalak, eta N-KO Soluciones Eléctricas eta Events & Press enpresek antolatu dute.