Gaur jarri du hitzordua, Hernani Aire Garbia taldeak, batzordearen hurrengo bilera egiteko. Biteri kultur etxean elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Hernaniko airearen kalitatearekin kezkatuta hasi zen elkartzen herritar talde hau, eta ordutik, hainbat bilera egin dituzte, eta baita zenbait ekintza antolatu ere; kontzentrazioak eta hitzaldiak, besteak beste.