Aro berri bati helduko dio Hernaniko Gure Eskuk, Erreferendum lotesle bat aldarrikatzeko helburuarekin. Eta etzi, solasaldia antolatu du, «hurrengo aroari hasiera emateko». Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta Erreferenduma egizu posible lelopean, parte hartuko dute Luke Uribe-Etxebarriak, Rafa Diezek eta Ramon Zallok.
Irati Elizaldek aurkeztuko du saioa, eta aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da, nahi dutenentzat.
Hurrengo pausoen berri ere, solasaldian bertan
Erreferendumari eta autogobernuari buruzko solasaldiarekin batera, etziko saioan bertan emango dute hurrengo pausoen berri ere, Hernaniko Gure Eskuk aurreratu duenez. Horrela, jakinaraziko dute zein den, hastera doazen hurrengo aroa.