8garren Peru Alfaro, Zarauzko Triatloian

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

Zarauzko Triatloian hartu zuen parte Peru Alfaro San Ildefonso triatleta hernaniarrak, larunbatean, eta 8ga­rren egin zuen, ibilbide osoa 4 ordu, 11 minutu eta 59 segundutan bukatuta.

Aurrena, Getariatik Za­rau­tzera 2,9 kilometro egin behar  izan zituzten igerian, parte-hartzaileek.

Segidan, 78 kilometro egin zituzten bizikletan. Horreta­ra­ko, bi buelta eman zizkiotena aurrena 26 kilometroko zirkuituari. Meagako mendatea igo behar izan zuten zati ho­rre­tan, besteak beste, ba­tez­bes­teko %3,5eko pikoa zu­en aldapak, 3,9 kilometroko distantzian. Segidan, buelta bat eman zioten 25 kilometroko zir­kui­tu­ari, Zarauztik Oriora bi­dean, Aiako Harre­si­rako igoerarekin; %18rai­­n­okoa zen hau.

Bukatzeko, 21 kilometro egin zituzten korrika; zirkuiturako lotura tarte baten ondoren, 6,2 kilometroko ibilbideari hiru itzuli eman behar izan zizkioten, Plazan bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!