Beste urte batez, Musika Eguna ospatu zuen Norberto Almandoz Musika Eskolak, Astigarragan, joan den asteburuan. Eta aurrekoetan bezala, egun bikoitza izan zen, ostiralean hasi eta larunbatean bukatu zena. Makina bat kalejira eta kontzerturen artean, elkarrekin aritu ziren, musika eskolako adin guztietako ikasleak, bukaera borobila emateko ikasturteari.