Europako errekorra Berlinen, Llopisek

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

Paralinpikoen Berlingo Ire­ki­an izan da asteburuan Iñigo Llopis igerilari hernaniarra, Espainiako selekzioarekin, eta marka ezin hobeak egin ditu. Irailean Londresen jokatuko den Munduko Txapelketarako pun­tu-puntuan dagoela erakutsi du.

Hain zuzen, hiru errekor lortu ditu. Bata, Europako errekorra, 200 metro bizkar proban, 2:27.65eko denborarekin. Beste biak, Espainiako errekorrak; 200 metro libreetan 2:15.06 eginda, eta 400 metro libretan 4:39.26 eginda.

Munduko Serietako azkena izan da proba hau, eta orain, Espainiako Txapelketa eta Mun­duko Txapelketa presta­tzeari ekingo dio. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!