'La linea invisible' filmaren grabaketengatik, bide mozketak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

Atzo hasi eta bihar arte, La linea invisible filmaren hain­bat grabaketa egingo dituzte Hernaniko Osiñaga auzoan. Eta horren eraginez, bidea moztuko dute, Osiñaga  bai­la­raren zati batean.

Zehazki, Oianeder eta Loi­di baserrian arteko bide za­tia da moztuko dutena, eta gaur eta bihar, goizeko 08:00etatik iluntzeko 21:00etara egingo di­ra mozketak, Sentido Fil­mes produktorak eskatu duenez.

Hernaniko Udaltzaingoak jakinarazi du, produktoraren ardura izango dela bide moz­ketak egitea, eta hainbat bal­dintza bete beharko dituela: tarte horretan bizi diren he­rri­tarren irteera-sarrerak eta premiazko zerbitzuen pasa­bi­dea bermatu; bide mozketa seinalizatu eta kontrolatu; eta grabaketetan ari ez di­re­nean, bidea zabalik man­ten­tzen saiatu, besteak beste.

Gainera, zuzen-zuzenean jarri behar du harremanetan, eraginak jasango dituzten etxe­bizitzetako herritarrekin, bide mozketen egun eta ordu zehatzak jakinarazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!