Udararako egitaraua prest dauka Gaztelekuak, hainbat irteera tarteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 10a, 02:00

San Joanak iritsi arte makina bat ekintza gehiago egin ahal izango dira Gaztelekuan astero, asteartetik larunbatera; astelehen eta igandetan itxita egoten da. Hain zuzen, San Joa­netan ateak itxiko ditu, baina ez aurretik, festa eder bat egin gabe: ekainaren 21ean Gazte Sua! festa egingo da Ave Marian. 

Zinta lasterketarekin hasiko dira, 16:30etan; DJ tailerra izango da 17:00etan; aerorunba 18:30etan; merendola 19:30e­tan; eta sari banaketa 20:00etan. Gainera, arratsalde osoan zehar grafitiak egiteko aukera emango da.


Uztailean, dozenaka aukera

San Joanetako atsedenaldia uztailaren 1ean bertan bukatuko da. Hortik aurrera, 12-17 urte bitarteko gazteek astelehen, astearte, ostegun eta os­ti­raletan izango dute irekita Gaz­telekua. Eta makina bat ekin­tza, aukeran.

Uztailaren 1eko ongietorri fes­ta, 2ko sukaldaritza mexikarra tailerra, Hernaniko Jo­las Ige­rilekuetara egingo diren irteerak eta Hernanin barrena egingo den gynkana, doan izan­go dira, eta 6garren mailakoak ere gonbidatuta egongo dira. 

Gainerako irteeretan, ba­tzuetan garraioa edo sarreraren bat ordaindu beharko da, baina deskontuak ere badira. Ekainaren 19an zer egin,  berriz, instagram bidez edo Gaztelekuan bozkatu daiteke.

Modu batera edo bestera, irteeretarako gurasoen baimen orria sinatuta aurkeztu behar da ekai­naren 19a baino lehen. 

EKAINA

11-12, Gaztelekuko sarrerako kartelaren diseinua.

13, Dardo txapelketa.

14, Merienda, Santa Barbaran.

15, Masterchef.

18-19, Boltsa eta kamiseta tailerra.

20, Sukaldaritza osasuntsua.

21, Gazte Sua! festa Ave Marian.

UZTAILA

1, Uztaileko ongietorri festa.

2, Sukaldaritza mexikarra tailerra.

4, Zarautzeko hondartzara irteera.

5, Jolas igerilekura irteera.

8-9, Surf ikastaroa Donostian.

11, Jolas igerilekura irteera.

12, Gynkana Hernanin barrena.

15, Paintballera irteera.

16, Jolas igerilekura irteera.

18, Slating-era irteera (Iruñeara).

19, Zer nahiago? 

22, Eskalada Santa Barbaran (Kaxkardi)

23, Piraguismoa Urumean, (Kaxkardi).

25, Piraguismoa Donostian (Kaxkardi).

26, Afaria Santa Barbaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!