Aurtengo Txotx denboraldiaren inguruko irakurketa egin du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak; 59 sagardotegien artean daude, Astigarragako 10 eta Hernaniko 5, besteak beste. Udararako helburuak ere zehaztu ditu.
Sagardoa Route, erabilgarri
Urtarriletik maiatzera «Sagardoa Route sagardotegietan 600.000 lagun ibili» direla azaldu du elkarteak. Hobekuntza nabaritu dute sagardogileek, erreserbak egiteko webguneari esker, «Sagardoa Routek gestionatu dituen %95a webgunearen bidezkoa» izan baita.
Bezeroen perfila eta jatorriari dagokionez, astean zehar «gehiengoa 40-70 urte ingurukoa» dela dio, eta asteburuetan, «18-70» bitartekoa; «bertakoak» gehienak, eta «turista nazionalak, bigarren bisitariak».
Botilako sagardoa eta pakete turistikoak, udaran
Udarari begira, berriz, elkarteak gogorarazi du «sagardotegien %45 irekita» dagoela udaran ere, urte osoan bezala, eta, era berean, «sagardo botila merkatuan» dagoela.
Bestalde, «produktu turistikoen eskaera gorantz» egiten ari dela-eta, «gure jatorria eta historia» ezagutzera ematen dituzten lau esperientzia prestatu dituzte: sagardotegi batean bisita gidatua, Flyschetara irteera, gaztandegira irteera edo Ordiziako merkatura irteera; denak, sagardotegian otordua eginez borobilduta. Informazioa: sagardoa.eus