Aurrekontuen gainean erabakitzeko, azken astea

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 10a, 02:00

Erabaki Hernani aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren aurreneko fasea bukatzear da. Maiatzaren 30ean martxan jarri zenetik, 6 bilera egin ditu Udalak auzoka, Karabel, Li­ze­a­ga, Zikuñaga, Por­tu, Antziola ­eta Latsunbe Berrin, eta azken hirurak egin­go ditu orain.

Gaur, 19:00etan udaletxean bil­duko da Kaxkoko bizi­la­gu­ne­kin, baina «herriko talde eta eragileei deia luzatu» zaie ber­tara azaltzeko, «euren es­ka­erak egin ditzaten. Eurak di­ra, besteak beste, herriari bi­zi­tza ematen laguntzen dutenak».

Hurrengo bilera asteazke­ne­­an izango da, 19:00etan Etxe­berri-Floridako auzo el­kar­­tean, eta azkena, ostira­le­an, 19:30etan Sorgintxulon.

Dena den, herritarrek pro­po­samenak egin ditzakete hi­la­ren 17ra arte, herrian jarri diren postontzietan edo  in­ter­ne­ten: erabaki.hernani.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!