San Joan jaien aurretik, autodefentsa feminista tailerra antolatu nahi izan du Hernaniko Bilgune Feministak. «Eraso sexista eta matxistak etengabe eta gure egunerokoan jasaten ditugu, eta jaiak ez dira horren salbuespen. Izan ere, jaiek gizarte baten antolaketa eta balioak islatzen dituzte», azaldu dute.
Festak hasi aurretik, beraz, ekainaren 15ean, tailerra emango da Biterin, 09:30etatik 13:00etara. Irekia eta doan da, baina izena eman behar da emailez: hernanikotxokofeminista@gmail.com.