Hirutik hiru domina hernaniarrek, Espainiako Rankingean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 9a, 02:00

Aurreko asteburuan Valladoliden egin zen Espainiako Ipar Martxa­ko Rankingeko lasterketa berri bat, eta bertan izan ziren hiru hernaniar, Club Vasco de Camping taldearekin lehiatzeko. Ederki aritu ziren, gainera, bakoitza bere kategorian, hirurak igo baitziren podiumera; Arantza Astigarraga eta Agustin Urretabizkaiak hirugarren egin zuten, eta Alberto Arenalesek bigarren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!