Bigarrenez saria, Doxandabaratzek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ekainaren 9a

Ostiralean banatu zituzten Azstigazte lehiaketako sariak, Udalean. Oraingoan, ?Sendia? zen aurkeztu beharreko lanetarako gaia. 

Parte hartzaileek aurkezpen eskutitza eta lan idatziaz gain, irudi bat ere aurkeztu be­har zuten, eta azkenik, ahoz­ko defentsa egin. Bi finalista iritsi ziren ahozko de­fen­tsara: Ozlordo eta Ryhnex ezizenak erabili zituztenak, bai­na Ryhnex bakarrik aurkeztu zen, azkenean. Lanak ondo eginda, hala ere, ondo merezita jaso zuen saria, 14 urte artekoen kategorian: Eñaut Do­xandabaratz ezkutatzen zen ezizen horren atzean. Lehengo urtean ere aurreneko saria jaso zuen.

Hurrengo lanak, Murgiako Jauregiari buruz

Aurreneko lehiaketa bukatuta, bigarrenean parte hartzeko aukera dago orain. Bi kategoria daude; 12-14 urtekoena eta 15-18 urte artekoena, eta gaia, ?Murgiako Jauregia? izango da.

Lanak, azaroaren 13ra arte aurkeztu daitezke. Oinarriak: www.astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!