Herritarren iritziaren berri jakin nahi du Hernaniko Elizak, eta inkesta zabaldu du horretarako, herritar guztien artean. «Fededun izan ala ez, gazte edo heldu izan, zure erantzunak aberastuko du gure Proiektua», azaldu du inkestan bertan.
Inkesta, etxera
Hiru ataletan banatutako 12 galdera egin ditu Elizak, atal bakoitzeko launa; ?Bidean?, ?Konbertsio Bidean? eta ?Etorkizunera Bidean? ataletan galdetzen da egun Elizaren inguruan zein iritzi dagoen eta etorkizunean nolakoa behar lukeen. Etxeetara bidali du inkesta.
Herritar guztiak animatu ditu erantzuna ematera; ekainaren 23ra arte jasoko dira, Parrokietako postontzietan: San Joan Bataiatzailean, Floridako San Jose Langilean, Zinkoeneako Agustinetan, Ereñotzuko San Antonion, edota Izpizua 3ko bulegoan.
Etorkizunera begira
Galdeketan Elizak onartzen du «historian, gizartean eta kulturan izan diren aldaketek mugiarazi» egin dutela «Ebanjelioari eta gure herriari leialagoak izateko bide berriak bilatzeko». Hain zuzen, horretarako jarri du martxan inkesta.
«Eliztarrei eta herritar guztiei beren iritzia ezagutzeko» zuzendu die inkesta. Horrela, jakin nahi da «non eta nola ikusten dituzten parrokietako kristau elkarteak, eta norantza eta zein pauso emanez aldatu beharko luketen».