Azken traka, danborren burrunbarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 9a, 02:00

Bukatzeko ordu batzuk bes­terik ez dituzte falta Florida-Etxeberri auzoko Mendekoste jaiek, baina bada oraindik, zerekin gozatu.

Atzoko festa giroari ja­rrai­pe­na emango diote gaur, has­teko, gaztetxoenek, 11:00etan danborradan aterata. Ordu be­rean, meza nagusia ere izango da, hildakoen omenez. On­do­ren, 12:30etan hasita, sagardo das­taketa egingo da, txa­ran­gak girotuta, eta 13:00ean fes­tetako errifaren zozketa.

Atzo, berriz, giro ezin ho­be­an ibili ziren haur, gazte, hel­du eta jubilatu, eguraldiak la­gunduta. Sagarado Bowl txa­pelketa berrian, adibidez, 26 taldetik go­ra aritu ziren, eta bingoan, auzo osoa elkartuta!

Festak bukatzeko azken traka eguerdiko 14:30etan bo­tako da. 

Argazkiak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!