Galarretako Suharri jatetxean elkartu ziren EPOko 1965eko promozioko ikasle ohiak. Bazkar eder baten bueltan, giro ezin hobean izan zirela adierazi dute, garai batekoak gogoratzen eta kontu-kontari. Ikasle ohiak elkartzeaz gainera, irakasle batekin elkartzeko aukera ere izan zuten, Eusebio Muñoa izan zen, hain zuzen. Ikasle ohiekin batera bazkaltzeko aukera izan zuen hark ere.