Tratu Onen aldeko kanpainak martxan jarraitzen du ekainaren 30era bitarte. Herritar gehiagok partehartzea nahi da eta konpromiso txikiak biltzeko inkesta bat prestatu da. Bi modu daude inkesta betetzeko: Digitalean labur.eus/inkestaTOherria edo labur.eus/encuestaTOherria guneetan eta paper formatuan ondorengo tokietan: Biteri Kultur Etxea, Sandiusterri, Iturola Elkarlan Sorgunea, Gaztelekua, AMHER elkartea eta Urumea HerriGunea.