Ianire Segurola eta Elaia Diaz txapeldun, Sanjuandegin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

AZPEITIAKO Sanjuandegiko VII. Trikiti Txapelketa izan zen pa­sa den larunbatean, eta her­­­na­­niarra izan zen bikote txapelduna. Hain zuzen, Ia­nire Se­­gurola eta Elaia Diaz izan zi­ren garaile, 18 urte azpiko txapelketa herrikoi honetan. Bi­ga­rren izan ziren, ordea, Araitz Etxaniz azkoitiarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra.


Zortzi bikote, oholtza gainean

Trikitixa eta panderoa eskuetan, zortzi bikote igo ziren pa­sa den larunbatean San­juan­de­­giko oholtzara: Araitz Etxa­niz (Azkoiti, 14 urte) eta Enaitz Al­ber­di (Azpeitia, 13 urte); In­tza Illa­rramendi (Zestoa, 13 urte) eta Maria Illarramendi (Zes­toa, 10 urte); Leire Uranga (Zes­toa, 16 urte) eta Nerea Lo­petegi (Zes­toa, 16 urte); Ane Ur­bieta (Zes­toa, 13 urte) eta Ira­ia Korta (Zestoa, 12 urte); Ianire Segu­rola (Hernani, 14 urte) eta Elaia Diaz (Hernani, 14 urte); Julen La­baka (Errezil, 16 urte) eta Ga­razi Larrañaga (Azpei­tia, 15 urte); Enaitz Alberdi (Az­peitia, 13 urte) eta Lierni Tolo­sa (Her­nani, 16 urte); eta Nahia Do­rron­soro (Bidania, 16 urte) eta Iraia Arteaga (Azpeitia, 16 urte).

Bikote bakoitzak hiru pieza jo zituen, eta horien arabera ba­loratu zuten haien lana Ma­ri Jose Bikandi eta Unai Fran­tzesena epaimahaikideek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!