bi egun pasa dira 16. Garagardo Azoka hasi zela Atsegindegin, eta gaur eta bihar jarraituko du azokak, itxi aurretik. Gaur gainera errugbi barneratzaile txapelketa-jardunaldia egingo da Landaren, 15:00etan. Zortzi taldek hartuko dute parte: Cullera R.C (Valentzia), URA Clan (Almería), Quijote R.C. (Toledo), A.D.I. Industriales (Las Rozas, Madrid), Uni Bilbao, Getxo, Gaztedi RT (Gasteiz) eta Hernani. Festa borobildu, noski, azokan egingo dute; sari banaketarekin, iluntzeko 21:00etan.
Trikiti doinuak, gauean azokan
Gaur eta bihar, eguerdiko 12:00etan irekiko dira barrak, eta sukaldea, aldiz, 13:30etatik 15:30etara aurrena, eta 19:30etatik 23:00etara gero. Denboraldi bukaerako bazkaria, bihar 14:00etan egingo dute. Giro ona ez da faltako azokan, egunero, eta gainera, gaur gaueko 21:30etan hasita, Bide batez trikiti taldeak joko du. Atzo pilota txapelketako finalerako sarrerak banatu ziren.