Mendekosteak bi egunetan zehar luzatuko dira atzo hasi eta gero

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Auzotarrak omentzeko mo­men­tua izaten da txupinazoa, eta atzokoan, auzoko merkatariak izan zituzten gogoan. Au­zoari bizitza ematen dio merkataritzak eta merezitako omenaldia jaso zuten. 

Ondoren umeek gozatu zu­ten buruhaundien irteerarekin eta puzgarriak ere izan zituzten. Festetako ekitaldi es­ti­ma­tua izaten da danborrada, eta na­gusiena atzo gauean izan zen. Gaur jarraituko du fes­tak. 

Gaur da festen egun haundia, ekitaldiz josia goizean hasi eta gauera arte, geldiunerik gabe.

Sagardo Bowlekin hasiko da eguna eta ondoren haurrentzako tailerrak egongo dira, baita apar festa ere. Jubilatuentzako jolas ezagunak eta luntxa antolatu dituzte eta nahi duenaren­tzako patata tortilla txapelketa. Hori dena goizean zehar izango da paella-jate herrikoirako pae­lla prestatzen duten bitartean. Behin bazkaldu eta gero, arra­tsaldeko ekitaldiek hartuko dute erreleboa. 

Aurrena, Mus Txapelketa azkarra egingo da, eta ondoren, 4-15 urte bitartekoentzat kirol jo­lasak auzoko Denontzat Gim­nasioak antolatuta. Marsel Ma­go­aren ekitaldia hasi aurretik, haurren­tzako txokolate-janak barruak berotuko dizkie gazteei.

Festan parte hartzen duen edozeinek bingo herrikoian on­gi pasatzeko aukera ere izango du. Disko festak eta zezen suzkoak emango diote amaiera, gaur­ko egitarauari. 

Bihar amaituko dira festak. Meza, haurren danborrada, sagardo dastaketa, errifaren zozketa eta jaien amaiera etorriko da azken trakarekin. 


Gaur, larunbata

10:00, Sagardo-Bowl txapelketaren hasiera.

11:00, Haurrentzako tailerrak.

11:30, Jubilatuentzako jolas ezagunak eta luntxa.

12:00, Aparraren festa.

12:30, Patata-tortilla txapelketa.

14:30, Paella-jate herrikoia Etxeberriko pelotalekuan.

15:30, Mus Txapelketa, Etxeberri Elkarteak antolatua.

16:30, Kirol jolasak 4-15 urte artekoen­tzat, Denontzat Gimnasioak antolatuta.

18:00, Haurrentzako txokolate-jana.

19:00, Marsel Magoaren ekitaldia Etxeberriko pelotalekuan.

20:00, Sagardo-Bowl txapelketaren amaiera.

20:00, Bingo herrikoia.

21:00-00:30, Disko festa.

23:00, Zezen suzkoa.


Bihar, igandea

11:00, Meza Nagusia hildakoen omenez.

11:00, Haurren danborrada.

12:30, Sagardo dastaketa, txarangarekin batera.

13:00, Errifaren zozketa.

14:30, Jaien amaiera eta azken traka.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!