Promozio Txapelketako bi semifinalak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Gaur emango du azkenaurreko pausoa Promozio Txapelketak, Galarretan, 16:00etan hasiko den jaialdian. Bi semifinalak jo­­katuko dira, eta beraz, dagoene­ko jakingo dugu, zein ariko di­ren datorren larunbatean, txapelketaren finalean.

Baina, zoritxarrez, ez da kan­txara aterako Aritz Zubiri goizuetarra, gaurkoan. Sailkatuta zegoen, Azpirozekin batera, bai­na min hartuta dago goizuetarra, eta Goikoetxea V eta Aizpu­ru III ariko dira beraien partez, Juanenea eta Laba­karen kontra. Jaialdiko laugarren partidua izango da hori.

Hirugarren partidua izango da, beste semifinala: Ansa II eta Arruarte ariko dira, Alda­be eta Larrañagaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!