Estatuko Trinkete Txapelketa jokatzen ari da Hernani, gomazko paletan, eta finalerdietako partidua jokatuko du gaur, Iruñeako Mendillorri trinketean. Goizeko 09:00etan hasiko dira partiduak, eta bigarrena izango da hernaniarrena. Aurrean, etxeko taldea izango da: Mendillorriko A taldearen kontra jokatuko dute, finalerako txartelaren bila, ligaxkako partidu guztiak irabazi ondoren.
Euskal Herrikoa, Gasteizen
Trinketeko Euskal Herriko txapelketan ere izango dira hernaniarrak, nagusien mailan. Hain zuzen, ligaxkako azkeneko partidua jokatuko dute, Gasteizen. Arratsaldeko 17:00etan jokatuko dute Maitena taldearen kontra, Astronomosen.