Zestoan bueltakoa gaur, Astigarragak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

finalerdietara pasea jo­ka­tuko da asteburu honetan, He­rriarteko Txapelketan, es­kuzko modalitatean. Herna­nia­rrek atzo jokatu zituzten partidu­ak, Azpeitiaren kontra; Kronika­ren erredakzioa ixteko ordu­an, oraindik jokatzen ari ziren, bai­na oso zaila zeukaten her­na­niarrek, joanekoaren 3-0 emaitzari buelta ematea. 

Kanporaketa hobeto daukatenak, astigartarrak dira; eta haien txan­da izango da gaur. Etxetik kanpo jokatuko di­tuz­te, Zestoaren kontrako buel­ta­ko partiduak, Zestoan bertan. Arratsaldeko 18:15etan ha­siko dira partiduak.

Semifinaletara sailkatzeko as­moz joango dira astigartarrak, eta nahikoa arrazoi ba­dute, horretan sinesteko. Izan ere, hiru partiduetatik bi irabazi zituzten joanekoan, 2-1 al­deko emaitza lortzeko etxean. Kade­teetan eta nagusietan lor­tu zi­tuzten garaipenak, eta ez no­la­nahi: 22-7 irabazi zuten Ekain eta Eñaut Lizeaga ana­iek, ka­deteetan; eta 22-6 Harri Loidik eta Jokin Santxezek, na­­gusietan. Beraz, bi puntu ho­riek be­rriro eskuratu, eta lau onenen artean egoteko txartela ziurtatu nahi dute.


Hernanik zaila palaz, etxean 2-1 galdu ondoren

Palaz, berriz, ostegunean hasi zituen semifinalak, Hernanik. Eta etxean, ez zitzaizkien nahi bezain ondo joan gauzak, hernaniarrei. Hiru partiduetatik, bi galdu eta bakarra irabazi zuten. Eneko Lujanbiok 13-20 galdu zuen buruz buru; Aritz Arregik eta Mikel?Manterolak 5-20 galdu zuten binaka; eta irabazi egin zuen Mikel Urrea­gak, zazpi barruan (20-10).

Emaitza horiekin, zaila daukate hernaniarrek, finalerako txartela lortzea; bereziki, binakakoan jasotako porrota gogorrarengatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!