Musika eguna gaur, eta zenbait entzunaldi hilabete honetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Gaur ere musika eguna izango da, Astigarragan. Noberto Al­man­doz musika eskolaren ikasturte amaierako kontzertu eta entzunaldiak ikusteko au­kera egongo da, gaur eta hilabeteko zenbait egunetan. Kon­tzertu eta entzunaldi hauen protagonitak, Noberto Alman­dozeko musika eskolako ikasleak izango dira. Gaur, goizeko 10:30etan emango zaio hasiera, biolin taldeak eta tailerrak egiten, Noberto  Alman­doz musika eskolan bertan. 12:00etatik aurrera hainbat kontzertu egingo dira Joseba Bara­n­diaran plazan.


Hilabete honetan, hainbat entzunaldi

Ekainaren 17an, 19an eta 20ean ere hainbat entzunaldi burutuko dira, denak Noberto Alman­doz musika eskolan. Haien ar­tean; zeharkako txirula, biolina, tronpeta eta bonbardinoa entzuteko aukera egongo da. Hilaren 17an, astelehena, arra­tsaldeko 19:00etan. 

Asteazkenean, hau da, hilaren 19an, gi­­tarra  elektriko, baxu eta Jam Session entzunaldia, arratsaldeko 19:30etan. 

Eta hilaren 20ean, osteguna, saxo, klarinete eta piano en­tzunaldiaz gozatzeko aukera ere izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!