Aurreko igandean egin zuen Umore Ona elkarteak, txakolin dastaketa, bigarrenez. Eta nabarmendu dute, «arrakastatsua eta oso pozgarria» izan zela: 33 lagunek hartu zuten parte, iaz baino bostek gehiagok. Sei txakolin ezberdin dastatu zituzten: Getaria-Zarautzekoak hiru, eta Bizkaia eta Arabakoak beste hiru. Azaldu dute, ekarritako guztiak zirela «oso onak», baina bozketarik ez zuten egin, aurrez erabakia baitzeukaten, daukatena «txakolin ederra» dela, eta Ameztoyrekin jarraituko dutela.