Udako ikastaroetan Harituz, hilaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Harituz elkartearen eskutik, Sexu-indarkeriaren kontrako sareak ehuntzen jardunaldia bu­­­­rutuko dute hilaren 17an, Eus­­­kal Herriko Unibertsita­tea­ren Udako Ikastaroen barruan.   

Goizeko 09:00etan hasita, arratsaldeko 18:30ak bitarte luzatuko da jardunaldia, Uda­ko Ikastaroen egoitzan, Mira­mar Jauregian.

Joan nahi duenarentzat, irekita dago izena emateko epea: www.uik.eus webgunearen bidez egin behar da. 

?www.uik.eus? webgunean eman daiteke izena, ikastaroan.

Matazak egitasmoa, oinarrian

Harituz elkartearen Indarke­ria Sexistaren Aurkako Mata­zak egitasmoa dago oinarrian, Astigarragatik sortua, eta mun­­du osoan zehar hedatu de­­na. Uda Ikastaro honek «urrats bat harago joan nahi du»: «ezagutzaren bidez konpromisoa haunditzeko emakumeek emakume izateagatik ja­­saten dituzten indarkeria mo­­ta guztien kontra.», azaldu dute antolatzaileek Udako Ikas­­­taroen web-orrian. 


Hainbat gonbidatu, astigartarrekin

Harituz elkarteko Isabel Ote­rorekin batera, bertan izango dira hainbat aditu: Irantzu Va­rela, Arantza Campos, Es­pe­ranza Bosch, Pilar Vicente de Foronda, Ruth Sicilia Torres eta Virginia Imaz. Sexu-indarkeriaren gaia aztertuko dute esparru profesional ezberdinetatik, gaiaren transberltsaltasuna islatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!