Udako ordutegian, Gaztelekua

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Ordutegiaren aldaketarekin hasi du Astigarragako Gaztele­kuak ekaina: astelehenetik os­tiralera 17:00etatik 20:00eta­ra irekiko dute; eta ostiraletan, berriz, 16:30etatik 20:30etara.

Horrez gain, bi ekintza be­rezi izango dira. Hilaren 14an, arratsaldeko 17:00etan, neskentzat autodefentsa tailerra izango da. Eta hilaren 21ean, Gaztelekuko logo berria aurkezteaz gain, festa ere izango da arratsaldeko 17:00etatik au­rrera. 

Ondoren, ekainaren 24tik aurrera, udako eskaintza bereziarekin hasiko dira. 


UDAKO ESKAINTZA BEREZIA

- Ekainak 24: Tailerra: izozkiak.

- Ekainak 25: Olaberriko Kars-ak

- Ekainak 26: Eskulanak: hanketako pultserak.

- Ekainak 27: Irteera: Leitzaranera.

- Ekainak 28: Slack Line

- Uztailak 1: Irteera: Santiagomendira

- Uztailak 2: Eskulanak: maskarak

- Uztailak 3: Jolasak: frontoiean

- Uztailak 4: Tailerra: nail art

- Uztailak 5: Irteera: padel surf

- Uztailak 8: Ginkana

- Uztailak 9: Tailerra: batidoak

- Uztailak 10: Txapelketa: saskibaloia

- Uztailak 11-12: Irteera: Campingera

- Uztailak 15: Afaria+pelikula

- Uztailak 16: Kimball

- Uztailak 17: Irteera: Santa Klara Uhartera.

- Uztailak 18: Ur Jolasak

- Uztailak 19: Irteera: skate park

- Uztailak 22: Irteera: Arcachon

- Uztailak 23: Tailerra: Festetako zapiak

- Uztailak 24: festetako zapiak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!